Suhiltzaileak Aralarren lanpetuta

Guaixe 2018ko urr. 15a, 11:12
Suhiltzaileek behorra atera berritan. Argazkiak: @Bomberos_na

Suhiltzaileak bitan igo behar izan dute asteburuan Aralar mendira. Ostiral gauean Altsasuko eta Iruñeko suhiltzaileak mendira igo eta 20 metroko sakoneran eroritako behor bat erreskatatu zuten. Agorrilaren 23an antzeko lana izan zuten suhiltzaileek. Orduko hartan Urbasako leze batean eroritako behi bat erreskatatu zuten. Bestalde, Ata ibarrean galduta eta ekipamendu eskasa zuten bi pertsona erreskatatu zituzten atzo.