Lagun Artea eta Altsasu, bide beretik: 6 eta 0 irabazi zituzten bere partidak

Guaixe 2018ko urr. 15a, 15:12
Lagun Arteak eta Altsasuk duela bi aste jokatutako partida.

Erregional maila. 1. multzoa: Lagun Artea 6 – Salesianos 0 / Liceo Monjardin 0 – Altsasu 6

Jardunaldia bide onetik jarraitzen dute erregional mailan dabiltzan bi talde sakandarrak, Lagun Arteak eta Altsasuk. Biek garaipena lortu zuten azken jardunaldian, eta, kasualitatez, emaitza berbera lortu zuten, 0 eta 6. Gol festa ederra ospatu zuten, beraz, bi taldeek.

Lagun Arteak Salesianos taldea hartu zuen igande hotz eta euritsuan, Zelai Berrin. Hasi eta berehala, 4. minutuan, Gaizkak Lagun Artea aurreratu zuen eta lau minutura Olloren golari esker bi goleko errenta zuen etxeko taldeak. Lagun Artea nagusi zen zelaian eta nagusitasuna are gehiago areagotu zuen Zubiriak 22. minutuan sartutako golak. Salesianos taldeak atezaina aldatu zuen, baina hala ere lakuntzarren gol festak aurrera jarraitu zuen. Mendietak laugarrena, Aritzek bosgarrena eta Mimounek seigarrena sartu zituzten, eta hiru puntuak Lakuntzan gelditzeaz gain, lidergoa berreskuratu zuen Lagun Arteak.

Dantzalekun antzeko moduan joan ziren gauzak. Atsedenaldirako bost goleko errenta lortu zuen Altsasuk, Aitor Floresek (2), Christianek, Enekok eta Javi Guisadok sartutako golei esker. Liceo Monjardinek ezin izan zion egoerari buelta eman, eta, bitartean, gol aukera gehiago sortu zituen Lagun Arteak. Azkenean, Imanol Lobok sartutako golarekin dozena erdira iritsi ziren altsasuarrak eta garaipen polita ospatu zuten euren jarraitzaileekin (6 eta 0).

Sailkapen orokorrean Lagun Artea da liderra (16 puntu), Lagunak B taldearekin puntutara berdinduta. Ardoi B da hirugarrena (15 puntu) eta Altsasu laugarrena (13 puntu). Asteburuan Lagun Arteak sailkapenean 11.a den Liceo Monjardin hartuko du eta Altsasuk sailkapenean zortzigarrena den San Ignacio.