Zalduaren hirugarren garaipena

Guaixe 2018ko urr. 16a, 12:14

Elomendiko Futbol Txapelketa. 3. jardunaldia: Zaldua 3 – Unziti 0

Zalduak bide onean jarraitzen du. Asteburuan Lekunberrin jokatutako partidan Arakilgoek 3 eta 0 irabazi zioten Unzitiri eta garaipen horri esker Elomendiko Futbol Txapelketako lider berriak dira (9 puntu), Bidezarra bigarrenari eta Elomendi hirugarrenari hiru puntu aterata.

Asteburuan txapelketako 4. jardunaldia jokatuko da eta Noainen jokatuko du Zalduak, hain zuzen ere bigarrena den Bidezarraren kontra. Beraz, lidergoa bera dago jokoan.