Nafarroako ikastolen festaren antolakuntzako ordezkaritzak Gasteizko bidea hartu du gaur. Mikel Asiainek (Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria), Eneida Carreñok (Iñigo Aritza Ikastolako lehendakaria), Josu Reparazek (Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria) eta Ibai Iriartek (Iñigo Aritza Ikastolako zuzendaria) hitzordu bikoitza zuten. Alde batetik, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin elkartu dira eta Nafarroa Oinezen parte hartzera gonbidatu dituzte. Ondoren, domekako ospakizunean parte hartzeko gonbidapena Eusko Legebiltzarreko buru Bakartxo Tejeriari egin diote.