Beraza bederatzigarrena Agoizko mendi lasterketako proba luzean

Guaixe 2018ko urr. 17a, 12:38
Ioana Lopez, Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorrian

Proba laburrean Aritz Munarriz etxarriarra laugarrena sailkatu zen eta Iona Lopez etxarriarra bigarren emakumea izan zen

Asteburuan Agoizko Mendi Lasterketa jokatu da, bi distantziatan. Distantzia luzean Xabier Zarranz (1:55:32) eta Nerea Amilibia (2:30:16)  gailendu dira proba despeditu duten 79 korrikalarien artean eta aipatzekoa da Jose Luis Beraza uhartearra 9.a sartu zela helmugara (2:05:25) eta probako lehen beteranoa izan zela. Jon Garasa 71.a sailkatu zen (3:07:06).

Proba laburrean Asier Labairu (1:02:33) eta Rebecca Peña (1:23:20) izan ziren txapeldunak. Gizonezkoetan Aritz Munarriz etxarriarra podiumera igotzear egon zen baina, azkenean, laugarrena sartu zen (1:05:22). Eta emakumezkoetan aipatzekoa da bigarrena Ioana Lopez etxarriarra izan zela (1:25:37), sailkapen orokorrean 38.a. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ibon Ubeda 14.a sailkatu zen (1:24:27), Arkaitz Munarriz 19. (1:18:25), Jorge Iradi 23.a (1:20:45), Francisco Javier Moreno 32.a (1:24:02) eta Javier Camuel 66.a (1:36:49).