Milakolore Egunerako atzera kontua

Guaixe 2018ko urr. 17a, 18:25
Milakoloreko kideak San Silbestren korrika egiten. Argazkia:artxiboa.

Behar bereziak dituzten Sakanako pertsonen elkarteak, Milakolorek, festa eguna antolatu du hilaren 27rako. Ospakizunean lortutako dirua elkartearendako ibilgailu egokitu bat eskuratzeko bideratuko da. Egun osoko egitaraua prestatu dute, puzgarri, tailer, dantza eta musikarekin. Tartean herri bazkaria ere bada. Bazkarirako txartelak dagoeneko honako tokietan erosi daitezke (haurrendako 6 euro, helduendako 12): Irurtzungo Tahona okindegian, Arruazuko ostatuan, Lakuntzako Ogi Berrin, Etxarri Aranazko Xapatero tabernan, Urdiaingo Kaluxa tabernan, Altsasuko Kaixo eta Akelarre tabernetan, Olatzagutiko Clinker tabernan, Ziordiko Urbasa tabernan eta Aguraingo El Gordo tabernan.