Euskaraldian izena ematen segitzen dute sakandarrek

Guaixe 2018ko urr. 18a, 19:48

Euskararen erabilera bultzatzeko ariketa pertsonala eta aldi berean kolektiboa eginen da azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia. Hartan izena emateko www.euskaraldia.eus web orrian sartu daiteke. Lakuntzan, gainera, liburutegian izena emateko aukera dago. Altsasun, bestalde, Euskaraldia behar bezala prestatzeko batzar irekia dago deituta biharko, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.