Ornitologia asteburua, Sakanako hegaztiak ezagutzeko aukera

Guaixe 2018ko urr. 18a, 19:42
Hegaztiak behatzen. Argazkia:@Sakana_Eus

Sakanako Garapen Agentziak, Lakuntzako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Sakanako hegaztiak ezagutu doako ornitologia jardunaldiak ditu. Sakanako hegaztiak ezagutzeko bigarren eta azken saioa eginen da asteburuan. Hegazti eta miruen migrazioari buruzko hitzaldia izanen da bihar, 18:30ean Lakuntzako kultur etxean. Hegazti horiek ezagutzeko irteera gidatua larunbatean eginen da, 09:30etik 13:00etara (migratzen duten hegaztiak) eta 16:30etik 19:00etara (miruak) Izen ematea info@mirua.com edo 608 560 369 telefono zenbakian egin daiteke. Doanik da.