Aralarko aingerua Arantzazun

Guaixe 2018ko urr. 19a, 13:57

Aralarko aingerua gurtzen. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren kofradiak jakinarazi duenez, Aralarko aingeruaren irudi ibiltariak Arantzazuko santutegian eginen du geldialdia bihar. Aralartik Aizkorri aldera bisita eginen du Aralarko aingeruaren irudiak eta, kofradiako kideak lagun dituela, 10:45ean Arantzazuko elizan sartuko da. 11:00etako mezan Aralarko aingerua elizako aldarean izanen da. Eta elizkizunen ondoren ohi denez, fededunek irudia gurtzeko aukera izanen dute. Eliza barrukoak despeditu ondoren, kanpoko aldean landak bedeinkatuko dira.