1969 Olatzagutiko ikastolaren sorrera.
1971 Altsasuko ikastolaren sorrera.
1972 Urdiaingo ikastolaren sorrera.
1976 Aralarko Mikel Donea kooperatiba sortu zuten gurasoek, gerora Iñigo Aritza eta Andra Mari izena hartu zuten ikastolek osatuta.
1979 Altsasuko Iñigo Aritza ikastetxearen mustutzea.
1981 Aurreneko Nafarroa Oinez, Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastolek antolatuta. Sakanako ikastoletan orduan 568 ikasle zeuden.
1982 Ziordiko lehen ikasleen matrikulazioa.
1985 Sakanako bi eskualdetan banatu zen: Altsasu eta Etxarri Aranatz.
1992 Urdiaingo ikastolaren ixtea.
1993 Nafarroa Oinez. Dirua DBHko gelak eta frontoia egiteko erabili zen.
1995 DBHren ezarpena ikastolan.
1996 Altsasuko ikastolaren 25. urteurrena.
1998 Altsasuko Udalak utzitako Domingo Lumbier eraikinetik Navarro Villoslada eraikinera pasatu zen Haur Hezkuntza.
2005 Nafarroa Oinez, Haur Hezkuntzako eraikina egiteko dirua biltzeko.
2008 Txioka haur eskola mustu zen.
2009 KEI Kalitate Egitasmo Integrala saria jaso zuen Euskal Herriko lehen ikastetxea izan zen.
2011 Olaztiko ikastola ixtea.
2014 EKI proiektua martxan jarri zen.
2016 Haur Hezkuntzako KABI proiektua martxan jarri zen.
2017 Lehen Hezkuntzan ADAXKA proiektua martxan jarri zen.