Euskaltzaindia, euskara batua eta Satrustegi bi euskaltzainen ahotan

Guaixe 2018ko urr. 23a, 13:50

Euskaltzaindiaren Arantzazuko batzarra izan zela 50 urte bete direnean, Guaixe Sakanako Astekariak Sagrario Aleman eta Andres Iñigo euskaltzainekin hitz egin du euskara batuaren sorreraz, euskararen osasunaz, baita hizkuntzaren etorkizunaz ere. Arantzazuko biltzarrean izan zen Jose Mari Satrustegi euskatzain sakandarra ere gogoan izan dute.