Zalduak lider jarraitzen du

Guaixe 2018ko urr. 23a, 10:54

Elomendiko futbol txapelketa. 4. jardunaldia: Bidezarra 2 – Zaldua 3

Arakilgo Zaldua taldeak partida ona egin zuen eta 2 eta 3 irabazi zion Bidezarra taldeari. Horrela, lidergoari eutsi dio Arakilgo taldeak (12 puntu) eta 4 puntu ateratzen dizkio Barasoain bigarrenari (8 puntu) eta 5 puntu Elomendi hirugarrenari (7 puntu).

Asteburuan Zalduak sailkapenaren behealdean dagoen Izalsa izango du aurkari.