Sakandarrak Hiru Haundietan

Guaixe 2018ko urr. 24a, 10:40

Patxi Rubio eta Aran Larrañaga, helmugara iristen.

Gorbea, Anboto eta Aizkorri batzeko 14 ordutik gora ibili behar izan ziren gure mendizaleak

Asteburuan jokatu zen Manuel Iradier elkarteak antolatutako Hiru Haundiak mendi lasterketa, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri batzen dituena, 101 km-ko proba gogorra. 967 korrikalarik osatu zuten proba eta Javi Domingez izan zen azkarrena, 11 ordu pasatxo korrikan eman eta gero (11:14:08). Emakumeetan Maite Maiora izan zen txapelduna (12:48:37). Sakandarrei dagokienez, Patxi Rubio 258.a iritsi zen helmugara, 259.a sailkatu zen Aran Larrañaga bikotearekin batera (biak 17:34:43).

Sakandarrak Hiru Haundietan (101 km)
1. Javi Domingez (Gasteiz) 11:14:08
258. Patxi Rubio (Uhar)    17:34:43

259. Aran larrañaga (Uhar) 17:34:43

260. Aitor Salinas (Etx)    17:35:18

363. Javi Zeberio (Bak)    18:47:25 

381. Patxi Rodriguez (Alts) 18:56:13

418. Iban L. de Sabando (Etx) 19:15:17

459. Mikel Berastegi (Arb) 19:41:20

460. Amaiur Ginea (Arb)    19:41:21

559. Xabier Mauleon (Etx) 20:47:20



* Sergio Goñik (Olazti), Joxeja Maizak (Etxarri Aranatz) eta Joseba Gorritxok (Etxarri Aranatz)
proba utzi egin behar izan zuten.


Katarain laugarrena Leiren
Larunbatean Juan Migeliz Leire Traila jokatu zen, 21 km-ko eta 1.400 metroko desnibel positiboko proba, Leireko monasterioan hasi eta despeditu zena. 320 korrikalari zeuden izena emanda eta 303k lortu zuten proba despeditzea, Euskal Selekzioko Ander Iñarra (1:54:52) buru zela. Bere taldekide Beñat Katarain lakuntzarra laugarrena sartu zen (2:00:02), 5 minutu pasatxo.

Jose Luis Beraza 12.a izan zen, probako lehen beteranoa (2:09:59), eta bere atzetik, 13. postuan, Ander Unzurrunzaga beterano etxarriarra sartu zen (2:11:07). Alejandro Mutiloa 168.a sartu zen (2:56:32) eta Iñigo Aldunate 169.a (2:56:34).

Bestalde, Eltxo Traileko proba luzean (21 km) Raul Amatriain (1:30:14) eta Alizia Olazabal (1:49:32) izan ziren txapeldunak. Aritz Munarriz etxarriarra 6.a iritsi zen helmugara (1:38:52).