Merkataritza-gida sarean

Guaixe 2018ko urr. 29a, 09:49
Web orriaren ikuspegia.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak (SDOZ) Internet bidezko merkataritza-gida egin du: www.sakanakogida.eus. Haren bidez elkarteko kide diren establezimenduen berri jaso daiteke. Horiek zortzi sailetan banatu dituzte: elikadura, etxeko apaingarriak eta altzariak, kirola, estetika eta osasuna, moda, ostalaritza, beste zerbitzuak eta liburu-dendak eta paper-dendak. Interneteko atari hori elkarteko sustapenetan izena emateko baliagarria izanen da. Udazkenekoa esperientzia pilotua izanen da. Ondoren gida Altsasuko Dendari Elkarteko eta SDOZeko kide ez diren establezimenduei eta interesa izan dezaketen beste sektoreei ere zabalduko zaie.