Nazioarteko abesbatzak Sakanan

Guaixe 2018ko urr. 30a, 10:26

Nafarroako Nazioarteko Abesbatzen zikloa izanen da urriaren 28tik azaroaren 4ra. Bitan izanen da Zikloa Sakanan: Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen

Nafarroako Nazioarteko Abesbatzen Zikloa antolatu du abesbatzen federazioak Nafarroako Gobernuarekin batera. Irurtzunen eta Etxarri Anaratzen izanen dira zikloaren kontzertuak. Mundu osotik iritsitako abesbatzek parte hartuko dute, eta, bihar, azaroaren 31ean, Irurtzunen Kinokai Yourch Choir Kanami abesbatza izanen da. 19:30ean izanen da emanaldia, San Martin elizan.

Kinokai Kanami abesbatza 2009an sortutako koru bat da. Abesbatza 60 bat gaztek osatzen dute, eta Hiroki Fujii maisua da zuzendaria. Ohiz kanpoko errepertorio osatzen saiatzen dira, abesbatzetan interpretatzen den musikatik haratago. Hainbat kontzertu nabarmen eman dituzte eta abesbatza topaketatn parte hartu izan dute, bai Japonian baita munduan ere. Gainera, hainbat lehiaketatean parte hartu dute ere.

2009an sortu zen ere Daarler Vocal Consort Alemaniako abesbatza. Azaroaren 1ean izanen da kontzertua Etxarri Aranazko elizan. 19:00etan izanen da emanaldia. Daarler Vocal Consort alemaniarra da eta Saarbrücken Ganbera abesbatzan zortzi partaideek bakarlari gisa aritzeko errepertorioa osatu zutenean. Hala ere, denbora labur honetan nazioartean ezagunak egin dira. Hortaz, Alemanian, Holandan eta Frantzian abestu izan dute, besteak beste.

Abesbatza sortu zenetik hainbat jaialditan parte hartu izan dute. Esatera, Sardiniako Concordia vais jaialdian edo Berlineko Nacht der kritchenen. Gainera, Tolosako musika sakra abesbatzen lehiaketan ere izandakoak dira, 2012an.