Zalduak eta Izalsak jokatu beharreko partida, atzeratuta

Guaixe 2018ko urriaren 30a

Elomendiko Futbol Txapelketa. 5. jardunaldia: Zaldua – Izalsa (atzeratuta)

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 5. jardunaldia jokatu da. Arakilgo Zaldua Izalsaren kontra aritzekoa zen, baina partida atzeratu egin dute, asteburu honetara. Hala ere, oraindik lidergoari eusten dio Zalduak (12 puntu) eta partida bat gutxiagorekin puntu bat ateratzen dio Barasoain taldeari (11 puntu). Ardoi-Poukas da hirugarrena (10 puntu). Asteburu honetan soilik atzeratutako partidak jokatuko dira, tartean Zalduaren eta Izalsaren artekoa, Lekunberrin.