12.000 pertsona minbiziaren aurka

Guaixe 2018ko urr. 30a, 12:51

Sarayk antolatutako bularrezko minbiziaren kontrako lasterketan eta oinezko ibilbidean milaka pertsonek parte hartu zuten, tartean sakandarrek

Urriko azken igandean, urriaren 28an, Saray elkarteak bularreko minbiziaren kontrako lasterketa herrikoia eta oinezko ibilbide herrikoia antolatu zituen Iruñean. Ekimena oso arrakastatsua izan zen eta 12.000 pertsonek arrosaz tindatu zituzten Iruñeko kaleak. 5 km-ko proba ez lehiakorrean aritu zirenen artean makina bat sakandar zeuden. Korrikan, oinez, patinetan, bizikletan… guztiok minbiziaren kontrako alea jarri zuten eta jasotakoa minbiziaren kontrako azterketa eta ikerketetara bideratuko da.