Nafarroako Gazteen Lau t’erdia: Berastegi aurrera

Guaixe 2018ko aza. 1a, 11:51

Atzo, asteazkenean txapelketako 3 partida jokatu ziren Lekunberrin eta Irurtzun klubeko Berastegik aurrera egitea lortu zuen

Abian da Nafarroako Gazteen Mailako Lau t’erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala. Nafarroako 13 pilota klubetako 36 pilotari arituko dira aipatu txapelketan, tartean pilotari sakandarrak. Partidak Etxarrengo Aranburu pilotalekuan jokatuko dira, asteartetan, eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, asteazkenetan.  

Atzo jardunaldia jokatu zen Lekunberrin, eta jokatu ziren partiden artean, Irurtzun klubeko Berastegik Beti Onak taldeko Romero izango du aurkari. Sakandarra gailendu zitzaion Romerori, 18 eta 7.

Nafarroako Gazteen Lau t’erdia-Guillermo Mazo Memoriala
Atzoko Lekunberriko emaitzak
Saralegi (Larraun) 18 / Fernandez (Beti Onak) 13
Amillano (Huarte) 18 / Martinez (Larraun) 7
Berastegi (Irurtzun) 18 / Romero (Beti Onak) 7