Gugandik joan direnak gogoan izateko eguna

Guaixe 2018ko aza. 1a, 15:29

Hilerriek bizia hartu dute gaur, azaroaren 1ean, Domu Saindu egunarekin

Sakanako hilerriek bizia hartu dute gaurko egunean, urtero bezala, Domu Sainduen egunarekin. Mundu osoan ospatzen den eguna da, baina toki bakoitzean tradizio ezberdinak egiten dira. Gurean hilerrietara joatea da tradizioa, hortaz, hilerriak peregrinazio lekuak bihurtu dira gaur. Izan ere, nahiz eta betirako joan direnak urtean zehar gogoan izaten diren arren, gaur indarra hartzen duen eguna da.

Erdi Aroan eliza katolikoak azaroaren 1a Domu Saindu guztien eguna izanen zela erabaki zuen, izan ere, egutegian ez ziren sainduen bakoitzarendako egunak gelditzen, eta egun bakar batean egunik gabeko Sainduak beneratzea egokitu zuten.