Nafarroako udazkenaren koloreak harrapatuz

Guaixe 2018ko aza. 6a, 13:08
Altsasuko baso itxia udazkenean.

Nafarroako I. Argazki Rallya antolatu du Turismo eta Merkataritza Zuzendari Nagusiak. Gaia Nafarroako udazkena da eta parte hartzeko epea azaroaren 20an amaitzen da

Oinen azpian zabaltzen den hosto alfonbra bat, familiarekin egindako basoan ibilbididea, mahastien artean egindako paseoa, onddo eta zizaz beteriko zesta bat, udazkeneko koloreak... Nafarroako udazkenak hamaika unetxo sortzen ditu eta Nafarroako Turismo eta Merkataritza Zuzendari Nagusiak une horiek kameraren bidez hartzea eta erakustea nahi du eta horretarako Nafarroako I. Argazki Rallya antolatu du. Bi kategoria daude: orokorra eta Instagram.

"Basoak eta mahastiak" udazkeneko programaren barruan antolatu du Turismo eta Merkataritza Zuzendari Nagusiak argazki lehiaketa eta helburua "bisitariak eta turistak" animatzea da; hortaz, "Basoak eta mahastiak" udazkeneko turismo programaren barruan dago. Bi kategoria daude: orokorra eta Instagram. Argazkiak derrigorrez Nafarroan eginak izan behar dira 2018ko udazkenean. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 20an bukatzen da. Argazkietan argi egon behar da Nafarroa dela eta udazkenaz disfrutatzeko moduak agertu behar da, izan ere, epaimahaiak hori baloratuko du. Argazkiaren originaltasuna ere baloratuko da.

Kategoria orokorrean parte hartzeko Nafarroako basoetan edo mahastietan urriaren 20tik azaroaren 20ra argazki bat atera behar da eta navarradefoto.com webgunean igo eta izena eman. Saria Nafarroako landa etxe batean bi eguneko egonaldia da. Bestetik, Instagram sailean parte hartzeko, sare sozial honetan argazkia jartzean @turismonavarra etiketatu behar da eta #navarradefoto traola erabili. Gainera, webgunean ere izena eman behar da parte hartzeko, bestela, elkarbanatutako argazki hori ez da lehiaketan sartuko. Saria Nafarroako jatorri-deiturako gastronomi produktu sorta bat da.

Ikastaroak

Udazkeneko koloreak eta sortzen diren unetxoak kameraren bidez ongi hartzeko tailerrak eginen dituzte ere "Basoak eta mahastiak" turismo programaren barruan. Sakanan bihar eginen dute argakilaritza tailerra basoetan. Urbasa-Andia parke naturalean izanen da, 10:30etik aurrera. Izena emateko 626774891 (Iker) edo talleres@navarradefoto.com. Informazio gehiago: navarradefoto.com webgunean.