Azaroarekin batera iritsi da Azarokotea kanpaina

Guaixe 2018ko aza. 5a, 10:32
Aurreko edizio bateko Azarokotearen sari banaketa.

25 urdaiazpiko zozketatuko ditu Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Zerbitzuen elkarteak.

Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Zerbitzuen elkarteko establezimenduetan erosteak saria izan dezake. Azaroan zehar elkarteko kide diren saltokietan erosketa egiten duten herritarrak 25 urdaiazpikoen zozketan sartuko dira. Zozketan parte hartzeko Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Zerbitzuen elkarteko establezimendu batean erosketa egin ondoren jasoko duten txartela izen abizenekin eta harremanetarako telefonoarekin bete behar da. Azarokotearen laugarren edizioa da eta "betiko bezeroak saritzea" du helburu.

Establezimenduak
Lakuntza: Tania arrandegia, Juncal auto-zerbitzua eta Isidoro Arregi harategia. Etxarri Aranatz: Kaxeta liburu-denda, Sabando, Argiro Optika, Hostogorri altzariak, Etxarri altzariak, Lizardi,  Etxarri hortz-klinika, Iñaki ileapaindegia, Leku Ona, Derry Aske. Altsasu: Arkatz liburu-denda, Asensio Moda, Boutique Ekin, Aldasoro harategia, Santa Cruz sukaldeak, Izara gortinak, Lezea kirolak, Ramos elektrizitatea, Ramos etxetresna elektrikoak, Cristina fruta-denda, Iker Kirolak, Joselen Moda, Larka Emakumea Gizona, Lasa Kirolak, Mari Carmen, Marigorri, ML Moda gizonezkoa, ML Moda emakumezkoa, Santa Cruz altzariak, Sakana optika, Joyeria Norte, Sare oinetakoak, Tu tienda especial, Txartel, Txikitxo, Xagu informatica, Gertu Sakana, Allianz Hnos Sayas asegurua, Akeita kafetegia, Sorkunde harategia, Luresu, Deportes Intxostia, Barberia Iñaki Ileapaindegia, Bengoetxea oinetako-denda, Xume, Lezea, Koxka, Gautxori eta Pinpilinpausa haur-moda. Olatzagutia: Olatz Etxagibel farmazia eta Pako harategia.