guaixe.eus

Pentsio duinen aldeko aldarrikapenean neguko ordutegia

  Gizartea  Altsasu  Sakana

Pentsio duinen aldeko aldarrikapenean neguko ordutegia Pentsio duinen alde lastailaren 8an egindako kontzentrazioa. Argazkia: Juan Pedro Higuero. | Ikusi handiago | Argazki originala

Nafarroako Pentsionistak Martxanek, Otsailak 22ko Plataformak eta Sasoiak deituta Altsasun astelehenero kontzentrazioak egin dira. Asteroko mobilizazio horietan lan erreforma bertan behera uztea exijitu dute. Horrekin batera, lanbide arteko soldata 1.200 eurokoa eta gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izan daitezela eskatu dute. Emakumezko pentsiodunek bizi duten egoera salatu dute ere. Negu-giroa etortzearekin batera mobilizazioen deitzaileek bi erabaki hartu dituzte. Batetik, pentsio duinen aldeko kontzentrazioak hamabostean behin egitea. Bestetik, deialdien ordutegia aurreratzea eta 19:00etan egitea. Hurrengo hitzordua gaur da, Zumalakarregi plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak