Koloreak, emakumea, inklusibitatea eta enpoderamendua

Katrin Ginea MundiƱano 2018ko aza. 2a, 08:22

kolaboratzaileak

Aurreko batean, uda honetako egun eguzkitsu horietako batean, hondartzan etzanda eta musika entzuten nengoela abesti eder bat deskubritu nuen. Spotify entzuten nengoela bat batean Juanesen Pa dentro abestia saltatu zen, ez galdetu nola.

Sarritan pasatzen zait, bat batean abesti bat entzun, barreneraino sartu, eta hortik aurrera artista berri bat dut nire playlistean, edo abesti bat kasu honetan bezala.

Juanes ez da nire abeslari gogokoa, esan beharra daukat, sarritan entzun dut, baina tabernetan parrandatan gehienetan, baina oraingoan abesti honek maitemindu ninduen. Abestia entzun eta… benetan emakumearen plazerraren inguruan ari da abestia? Youtube… bideoklipa ikusi beharra daukat, eta hara ze sorpresa! Abestia baino gehiago gustatzen zait orain bideoklipa! Medellingo kaleetan grabatutako bideoklip koloretsua.

Greg eta Lio frantsesek zuzendutako bideoklipa bisualki marabilla bat da. Juanesek sortu berri duen abestiari poesia urbanoa bezala katalogatu diote, eta bideoklipa ere poesia bat da. Sinbologiaz beteriko bideoklipa. Emakumearen askatasuna, plazerra, emakumearen edertasuna eta enpoderamendua. Planoan ederki jarritako elementuekin sortutako koadro sorta ederra.

Baina bideokliparen politena inklusibitatea eta dibertsitatearen azalpena da. Mota guztietako emakumeak.

Bideoklipa ikusi ahal izateko: