Ibarreko haurren eguna

Guaixe 2018ko azaroaren 3a

Arakilgo haurrak. Artxiboa.

Arakilgo Udalaren Kultur Zerbitzuak udazkenerako prestatu duen agendaren barruan haurrei eskainitako eguna dago. Izurdiagako elkarteak hartuko du ospakizuna igande arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Igor Lanzek eta Miren Bajok haurrendako eskulan tailerra bideratuko dute. Horren ondoren, guztiendako txokolate-jana izanen da 18:30ean. Eta arratsaldea despeditzeko Izaskun Mujika ipuin kontalaria ariko da.