VI. Euskal Herriko txorizo egosien lehiaketa jokatu zen Azpeitian larunbatean. 30 harakinek parte-hartu zuten. Epaimahai osatu zutenek esan zutenez, aurreneko 10-12ak nahiko berdinduta ibili ziren. Txapelketa Legazpiako Javier Vallidok irabazi zuen (53 puntu). Hirugarren postua Altsasuko Aldasoro harategiarendako (47 puntu) izan zen, bosgarrena, berriz, Olatzagutiko Pako harategiarendako (45 puntu). Anaiak sari banarekin bueltatu ziren Azpeitiatik.
Argazkiak: www.urolakosta.hitza.eus