Gure bikerrak bikain Santanderren

Guaixe 2018ko aza. 7a, 11:09

Mank-ek igandean antolatutako BTT irteeran 13 sakandarrek hartu zuten parte

Sakanako Mankomunitateak, Barranka Txirrindulari Taldearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, BTT edo mendi ibilbide zoragarria antolatu zuen igandean Santanderreko badian. Ibilbide zirkularra egin zuten, oso polita. Las Llanasetik aterata, Santanderreko badia, Magdalena jauregia, Sardinero hondartza, itsaslabarretik Cabo Mayorrera, Las Marucas kostatik jarraitu eta atzera ere Las Llanasera iritsi ziren. 35 km-ko buelta izan zen 13 sakandarrek osatu zutena, tartean 7 emakumeek. Guztia primeran atera zela eta guztiek ederki gozatu zutela adierazi digute.