Irurtzungo egungo alkate Aitor Larraza Carrera hurrengo udal hauteskundeetan EH Bilduren Irurtzungo alkategaia izanen da. Hala jakinarazi zuen koalizioak atzo egin duen agerraldian. Larraza, Bilduko zinegotzi gisa, udalean 2012ko garilaren 3an sartu zen. 2015eko hauteskundeetan EH Bilduko zerrendaburu izan zen eta alkatetza eskuratu zuen.
Koalizioko Nafarroako presidente gai Barkartxo Ruizek atzo esan zuenez, “jarraitutasunaren aldeko apustua” egin du Nafarroako EH Bilduk 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetarako, “hitzaren zentzurik onenean”. Koaliziotik adierazi dutenez, “aldaketaren oinarrizko zutabeetako bat bultzada munizipalista da. Behetik gorako aldaketa, herriz herriko aldaketa txikien batuketa herritarrak hobe bizi daitezen”.
Gaur egun, EH Bilduk Nafarroan 39 alkatetza eta 309 hautetsi ditu. 2015ean, 68 hautagaitza aurkeztu zituzten udal hauteskundetan, eta hurrengo urterako kopuru hori gainditzeko asmoa dute. EH Bilduk jakinarazi du gainontzeko alkategaiak herrietako hautatze prozesuak despeditu ahala jakinaraziko dituztela.