Errioxara, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2018ko aza. 7a, 13:06

Azaroaren 18rako Nieva de Cameros-Angiano ibilbidea prestatu dute; izena ematea zabalik dago

Sakanako Mendizaleak taldeak prest dauka azaroko irteera. Azaroaren 18an izanen da eta Errioxara joko dute gure mendizaleek, Nieva de Cameros eta Angiano arteko mendi ibilbidea egiteko. Autobusa goiz aterako da, goizeko 6:00etan, Irurtzundik, eta mendizale sakandarrak jasoko ditu herriz herri.

Ibilbidean izena eman nahi duten mendizaleek herri bakoitzeko mendi arduradunari esan beharko diote; bestela, 639 117 631 telefonora hots egin dezakete, azaroaren 15era arte.