Araña aurrera eta Berastegi bidean Nafarroako Gazteen Lau T’erdian

Guaixe 2018ko aza. 8a, 09:41

Atzo Guillermo Mazo Memorialeko partidak jokatu ziren Lekunberrin

Jokoan da Guillermo Mazo Memoriala, Gazteen Mailako Lau T’erdiko Txapelketa. Nafarroako 13 pilota klubetako 36 pilotari arituko dira aipatu txapelketan, tartean pilotari sakandarrak. Partidak Etxarrengo Aranburu pilotalekuan jokatzen ari dira, asteartetan, eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, asteazkenetan.

Asteazkenean Lekunberrin jokatutako partidetan, tartean, Irurtzun klubeko I. Arañak 18 eta 9 irabazi zion Ardoi klubeko Aiaperi. Tamalez, Erreka klubeko Loiartek bidean utzi zuen Irurtzun klubeko Berastegi (18 eta 5). Gainontzeko partidetan, Saralegik (Larraun) 18 eta 7 irabazi zion Arizaletari (Zugarralde) eta Lergak (Zugarralde) 8 tantotan utzi zuen Amillano (Huarte)

Astearteko Etxarrengo emaitzak
Araña (Oberena) 18 / Telletxea (Erreka) 6
Marin (Zugarralde) 2 / Lakabe (Paz Ziganda) 18
Ballarena (Txaruta) 18 / Prim (Paz Ziganda) 8
Santesteban (Oberena) 10 / Bustince (Zugarralde) 18

Asteazkeneko Lekunberriko emaitzak
Arizaleta (Zugarralde) 7 / Saralegi (Larraun) 18
Araña (Irurtzun) 18 / Aiape (Ardoi) 9
Lerga (Zugarralde) 18 / Amillano (Huarte) 8
Loiarte (Erreka) 18 / Berastegi (Irurtzun) 5