Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 2. jardunaldia

Guaixe 2018ko aza. 8a, 11:58

Kimuen 2. jardunaldia igandean jokatuko da, Lakuntzan eta Urdiainen

Aurreko igandean hasi ziren Sakanako Futbol Topaketak, Dantzalekun. Kimuen eta benjaminen lehen jardunaldia izan zen Altsasun jokatu zena. Jakina denez, Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. Asteburu honetan kimuen mailako 2. jardunaldia jokatuko da, Lakuntzan eta Urdiainen.

Sakanako Futbol Topaketak. Kimuen 2. jardunaldia
Igandean, Lakuntzan:
11:00    Tipi Tapa / Lagun Artea 08
12:15    Lagun Artea 07 / Etxarri Aranatz A

Igandean, Urdiainen:
12:00    Urdiain / Etxarri Aranatz 1