Bergenen (Norvegia) ospatu da 31. Munduko Gazta Sariketa, munduko gazta onenen txapelketa nagusia. Hainbat kontinentetako 41 herrialdeetako 3.500 gaztek parte hartu zuten lehiaketan. Horiek guztiak epaitzeko 29 herrialdeetako 250 epaile zeuden. Eta haiek erabaki dute Euskal Herriko 66 gazta nabarmentzea. Artzai-gazta eta Idiazabal jatorri izendapeneko gaztek urrezko 13 domina, 23 zilarrezko eta 19 brontzezko eskuratu dituzte.
Urrezko domina eskuratu dutenen artean dago Unanuko Balda-Artola y otros gaztandegia. Zilarrezko beste bat ere lortu du Berian markako gaztak. Zilarrezko dominak jaso dituzte Arbizuko Araña-Etaioren Juananeko Borda gazta eta Etxarri Aranazo Julen Karasatorrek eta Nerea Luis lakuntzarraren June gazta.