Aixita gaztelua ezagutzeko

Guaixe 2018ko aza. 8a, 18:49
Aixita gazteluaren aireko ikuspegia. Argazkia: Arakil Kultura.

Etxeberri gainean zegoena Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zen. Hura nolakoa zen, zertarako erabiltzen zen, bere historia eta han egindako berreskuratze lanak zein izan diren ezagutu nahi dutenek hitzordua dute bihar. Izan ere, Iñaki Sagredo ikerlariak Etxeberriko elkartean hitzaldia eskainiko du 19:00etan. Ondoren, izena eman dutenendako afari-merienda izanen da, 20:30ean.

Aixitakoarekin batera, Nafarroako Erresumak Sakanan zuen defentsa sistema honako gazteluek osatzen zuten: Orraregi (Urritzola), Uharte Arakilgoa, Etxarri Aranazkoa, Irurita (Urdiain) eta Ziordikoa. Horien guztien argazki erakusketa izanen da ikusgai Etxeberrin gaurkoan. Biharko hitzaldia Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak eta Irurtzungo Udalak antolatu dute.