Hona hemen dermatologo eta makillatzaileek gehien gomendatzen dituzten produktuak:
- Homeoplasmine: Botika homeopatikoa da, hau erabiltzen da azala suminduta dagoenean. Eguzkia hartu ondoren ere jartzea gomendagarria da, ezpainak sendatzeko eta hidratatzeko ere erabiltzen da.
- Repavar: Ampolla indargarriak, C bitaminadunak argitasuna emateko eta neke zeinuak xahutzeko.
- Lansinoh: Krema hau lanoninaz eginda dago, bere funtzio nagusia edoskitze garaian dauden amentzat da, bularretan erabiltzen da. Baina niretzat merkatuan dagoen baselina hoberenetarikoa da, ezpain berriak uzten ditu.
- “Agua Termal de Avene”: Nik jada ez dakit hau gabe bizitzen, udan errefreskatzeko beharrezkoa dut eta neguan egun guziko makillajea freskatzeko edo makillajea finkatzeko. Edozein “agua termal” izan daiteke.
- Topicream: Gorputzerako da krema hau, ultrahidratantea. Azal lehorrentzako eta sentikorrentzat, honi esker berehala prestatuko zara ( oso azkar xurgatzen du azalak ) eta beti azal suabeaz gozatu dezakezu.
- Biopel: Umeen babeserako da, baina pertsona askok erabiltzen dute ezpainetako baltsamo bezala. Makillatzaile askok ere ezpainetako eta masailetarako erabiltzen dute, argitasun natural bat lortzeko.
- Letibalm: Sudur eta ezpainetarako baltsamoa, ikaragarria da ezpainak margotu baina lehen prestatzeko. Baina beste erabilpen bat ere badauka, aurpegian agertzen diren orban gorriak ere sendatzen laguntzen du.
- Bepanthol: Normala da gau txarra izatea edo gutxi lo egitea, hori dela eta begi gorriekin esnatzen gara, horretarako Bephantol erabiltzea gomendatzen dizuet, begiendako hidratazioa da eta horrela kolore naturala bueltatzea laguntzen du. (Lentillak daramazuenak botikan galdetu, ze hauek ezin dira lentillekin erabili.)
- Bioderma: Duela urte bat hasi nintzen produktu hau erabiltzen eta orain maiteminduta nauka, azala oso ongi uzten du, garbi eta suabe. Bi aldiz pasata agur makillaje guztia.
Herrian erosiz, herria bizi mantenduko dugu!