Aixita gaztelua ezagutzeko grinaz

Guaixe 2018ko aza. 12a, 10:42
Hitzaldian jende asko elkartu zen. Argazkia: @Plazaola_org

Hala elkartu ziren Etxeberriko elkartean 40tik gora pertsona, lokala txiki geldituz. Aixita gazteluan egindako zaharberritze lanak eta indusketak izan zituen hizpide Iñaki Sagredo ikerlariak. Eta gaztelua Nafarroako Erresumaren defentsa sarearen testuinguruan kokatu zuen. Hitzaldiaren ondoren izena emandakoendako afari-merienda izan zen.