Azpiroz eta Ganboa txapeldunak Gartzarongo Pilota Txapelketan

Guaixe 2018ko aza. 12a, 13:52

Azpiroz (Irurtzun) kadeteen mailan gailendu zen eta Ganboa (Oberena) jubeniletan

Larunbatean 34. Gartzarongo Binakako Txapelketako finalak jokatu ziren. Irurtzun klubeko Azpirozek eta Buruzgain klubeko De la Fuentek kadeteen mailako txapela jantzi zuten, Errioxako Pesori eta Tolosako Suduperi 14 eta 18 irabazi eta gero.

Beste txapela bat ere Sakanara etorri zen, jubenilen mailakoa, Oberena klubeko Oskozek eta Ganboak 22 eta 21 irabazi baitzieten Amezketako Zabalari eta Olanori, final oso estuan.

Santiago Samberoiz torneoko final erdiak gaur
Gaur, astelehenean, Arrotxapean arratsaldeko sei t’erdietan hasiko den jaialdian, afizionatuen mailako 5. Santiago Semberoiz Torneoko final erdiak jokatuko dira. Murgiondok eta Azanzak Tainta eta Urruzola izango dituzte arerio eta Aznarezek eta Berazak Iribarren eta Ramos.