72 sakandarrek lotu zuten Behobia eta Donostia

Guaixe 2018ko aza. 12a, 15:54

Proba osatu zuten 24.914 korrikalarien artean Mikel Satrustegi arruazuarra eta Erkuden San Martin etxarriarra izan ziren sakandar azkarrenak. Joxemari Mercero unanuarrak bere 32. proba osatu zuen

Sakandarrak 54. Behobia-Donostian
Gizonak
1.Jaume Leiva (Terrassa)        1:00:22
340.Mikel Satrustegi (Arruazu)    1:16:15
409. Joxeja Maiza (Etx)         01:17:17
653. Alatz Agirre (Arb)        01:19:26
828. Ivan Sobredo (Alts)        01:20:44
830. Jorge Azanza (Zior)        01:20:45
831. Aritz Munarriz (Etx)        01:20:45
905. Egoitz Carrion (Irur)        01:21:17
1.054. Ioseba Iza (Arb)        01:22:13
1.127. Iñaki Azkona (Irur)        01:22:37
1.298. Carlos Manero (Alts)     01:23:28
1.333. Alberto del Rio (Alts)     01:23:41
1.375. Aritz Etxeberria (Alts)     01:23:51
1.558. Fran Araña (Arb)        01:24:37
1.650. David Mutiloa (Irur)    01:24:55
2.000. Gaizka D. De Garaio (Bak)    1:26:30
2.586.Pedro Jose Rodriguez (Irañ)    1:28:28
2.720. Iban Verdugo (Etx)        01:28:49
2.883. Imanol Guerrero (Alts)     01:29:16
2.886.J.R. Ramirez (Alts)        01:29:16
3.081 Ibon Paularena (Dorrao)     01:29:46
3.158. J.M. Mendinueta (Arb)    01:29:58
3.229. Jon Ander Fdez. (Alts)     01:30:11
3.375. Asier Leiza (Arb)        01:30:35
3.524.Victor Isturiz (Irur)        01:30:59
3.525. Santi Agirre (Iturm)    1:30:59
3.670. Alejandro Pain (Alts)     01:31:25
3.943. Gorka Perianez (Alts)     01:32:05
3.945. Ruben Cantero (Alts)     01:32:05
4.135. Eduard Casanovas (Irur)    01:32:33
4.524. Koldo Isturiz (Irur)     01:33:28
5.001. Iban Martin (Arb)        01:34:36
5.016. Diego Alonso (Irur)    01:34:39
5.901. Asier Lizarraga (Arb)    01:36:31
6.473. Fernando Guruzeaga (Etx)    01:37:39
6.912. Borja Gonzalez (Alts)     01:38:20
7.687. Jota Rekalde (Irur)        01:39:36
7.782. Yonathan Montesdeoca (Irur) 01:39:46
7.868. Iñaki Paniagua (Alts)     01:39:53
7.869. Fernando Montero (Alts)     01:39:53
9.020. M.A. San Martin (Etx)    01:42:00
9.362.Juantxo Azurmendi (Alts)     01:42:34
9.663. Jon Bergera (Zior)        01:43:05
10.074. Gorka Pascua (Alts)     01:43:47
11.812. Iñaki Mauleon (Etx)    01:46:44
15.098. Aitor Etxaniz (Alts)     01:52:34
15.759.Alvaro Rekondo (Lak)    01:53:43
17.669. J.A. Augusto (Alts)     01:57:26
18.309. Aitor Beltza (Etx)        01:58:43
19.789. Eduardo Zuñiga (Irur)    02:02:06
20.807. J.I. Reparaz (Arb)        02:04:59
21.938. J.M. Flores (Arb)        02:09:03
23.111.Joxi Lazkoz (Etx)        02:15:16
23.566. Jose Mari Mercero (Unanu) 02:18:41

Emakumeak
46.Aroa Merino (Teguise)        01:09:41
3.867. Erkuden S. Martin (Etx)     01:31:54
5.676. Maider Iragi (Irur)        01:36:02
6.124. Amaia Etxeberria (Irur)    01:36:58
6.486. Maria Goikoetxea (Etx)    01:37:40
8.799. Maitane Txueka (Arb)    01:41:38
10.084. Marian Ijurra (Arb)    01:43:48
13.012. Mari Gwen Davies (Urd)    01:48:52
15.048. Eider Carrion (Irur)    01:52:28
15.217. Ainhoa Markinez (Olaz)     01:52:46
17.429. Olatz Monreal (Alts)    01:56:56
17.432. Amaia Arangiz (Alts)     01:56:56
17.441. Leire Mugika (Alts)    01:56:57
17.485. Amaia Benjumea (Etx)    01:57:01
21.486. Erkuden Andonegi (Alts)     02:07:09
21.664. Nekane Jaka (Arb)    02:07:47
21.934.Mirian Palacios (Arb)    02:09:02
22.002. Jasone Etxebeste (Lak)    02:09:16
22.055. Nuria Arza (Alts)        02:09:31
22.293. Edurne Lakuntza (Arb)    02:10:37

Asteburuko hitzordu garrantzitsuenetakoa izan zen igandean jokatutako Behobia-Donostia herri lasterketa (20 km). 54. edizioa izan zen aurten jokatutakoa eta 30.775 parte-hartzaile zeuden aurretik izena emanda. Horietatik 24.914 korrikalarik lortu zuten Behobian hasi eta Donostian despeditu zen herri lasterketa ezaguna despeditzea, Donostian bildu ziren milaka ikusleen txalo zaparrada artean. Behobia, beste behin, atletismoaren festa handia izan zen. Baita ere bertan aritu ziren makina bat sakandarrendako.

Irabazleak Jaume Leiva (1:00:22) eta Aroa Merino (1:09:44) izan ziren. Rollers edo irristalarien artean Aitor Vacas (36:27) eta Idoia Martinez (40:24) gailendu ziren, gurpildun aulkietan Jorge Madera (50:36) eta handbikean Ivan Manoel Montero (41:25) eta Pilar Montoya (1:18:10).

Nafarren datuak aintzat hartuta, proban izena eman zuten 1.662 nafarretatik 1.413 korrikalarik lortu zuten proba despeditzea. Tartean 72 sakandar zeuden, aurreko urtean baino 4 gehiago. Helmugara 340. postuan sartu zen Mikel Satrustegi arruazuarra (1:16:15) eta helmugan 3.867.a izan zen Erkuden San Martin etxarriarra (01:31:54) izan ziren sakandarren artean azkarrenak.

Merceroren 33 Behobiak
Atzera ere Joxe Mari Mercero aipatu beharrean gaude. 79 urterekin, unanuarrak bere 33. Behobia-Donostia osatzea lortu zuen.