Gazteen mailako Nafarroako Lau t’erdiko Txapelketa: final zortzirenak jokoan

Guaixe 2018ko aza. 14a, 11:26

Gaur, asteazkenean, 18:00etan, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan

Guillermo Mazo Memorialeko edo Gazteen Nafarroako Lau T’erdiko Txapelketako final zortzirenak jokatzen ari dira. Atzo Etxarrengo Aranburu pilotalekuan final zortzirenetako lau partida jokatu ziren eta gaur beste horrenbeste jokatuko dira Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Tartean, Irurtzungo Lima txapelketatik kanpo geratu zen Irurtzun klubeko Lima, Ballarenak 9 eta 18 irabazi eta gero.

Gaur Lekunberrin jokatuko diren partiden artean, Irurtzun klubeko I. Arañak Galartza (Larraun) izango du arerio eta Ganboak (Oberena) Lergaren kontra (Zugarralde) jokatuko du.

Atzoko Etxarrengo emaitzak:
Agirre (Erreka) 18 – A. Araña (Oberena) 7
Oskoz (Oberena) 18 – Lakabe (Paz Ziganda) 7
Lima (Irurtzun) 9 – Ballarena (Txaruta) 18
Apezetxea (Umore Ona) 18 – Bustinze (Zugarralde) 11

Gaurko final zortzirenak (Lekunberrin, 18:00etan)
De la Fuente (Ultzama) – Saralegi (Larraun)
Galartza (Larraun) – I. Araña (Irurtzun)
Ganboa (Oberena) – Lerga (Zugarralde)
Ariztegi (Txaruta) – Loiarte (Erreka)