Nafarroako Parlamentua 2018ko maiatzaren 26an berrituko da. Ahal Duguk jakinarazi du Mikel Buil izanen dela bere zerrenda burua. Builek atzo jakinarazi zuen berarekin batera primarioko zerrendan proposatzen dituen beste 28 pertsonaren izenak. Horien artean Goazen Altsasuko bi zinegotziak daude: Virginia Alonso Aparicio (4.) eta Jose Luis Moran Fernandez (27.). Builek egindako proposamena alderdian izena emandakoek bozkatuko dute azaroaren 20tik 25era, asteartetik igandera. Builek adierazi zuenez, “hiru urte eta erdian udaletxetan eta Parlamentuan pilatutako eskarmentua jasoa dago zerrendan”. Aipatu zerrendatik kanpo aurkeztutako hautagaiak badaude ere.