Nafarroako Gazteen Lau t’erdiko Txapelketa: final laurdenak erabakita

Guaixe 2018ko aza. 15a, 08:12

Lekunberrin jokatuko dira, asteazkenean, 18:00etan. Oberenako Ganboa izango da gure ordezkari bakarra

Guillermo Mazo Memorialeko edo Gazteen Nafarroako Lau T’erdiko Txapelketako final zortzirenak despeditu ziren atzo, Lekunberrik hartutako jardunaldian. Tartean, Larraun klubeko Galartzak 18 eta 5 irabazi zion Irurtzun klubeko I. Arañari eta, beraz, txapelketatik kanpo geratu zen sakandarra.

Gauzak horrela, asteazkenean, azaroaren 21ean, Nafarroako Gazteen Lau t’erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dira, Lekunberrin. Ordezkari bakarra dugu, Oberena klubeko Ganboa. Txarutako Ariztegi izanen du aurkari, eta ea txapelketan aurrera egiten duen.

Final laurdenak (asteazkenean, 18:00etan, Lekunberrin)
Agirre (Erreka ) – Oskoz (Oberena)
Ballarena (Txaruta) – Apezetxea (Umore Ona)
De la Fuente (Ultzama) – Galartza (Larraun)
Ganboa (Oberena) – Ariztegi (Txaruta)

Lekunberriko atzoko final zortzirenetako emaitzak
De la Fuente (Ultzama) 18 – Saralegi (Larraun) 2
Galartza (Larraun) 18 – I. Araña (Irurtzun) 5
Ariztegi (Txaruta) 18 – Loiarte (Erreka) 3