Maiza eta Bergara, Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2018ko aza. 15a, 11:13

Nafarroako Triatloi Galan Nafarroako Duatloi Txapelketako beteranoen 2. mailako txapeldunaren saria jaso zuen Juan Luis Maizak eta beteranoen 3. mailako txapeldunaren saria Peio Bergarak

Larunbatean Nafarroako2018ko Triatloi Gala hartu zuen Lizarrako Los Llanos kultur guneak. Bertan, 2018ko Nafarroako Triatloi, Duatloi eta Akuatloiko Txapelketako sariak banatu ziren, eta horietako bi Sakanara iritsi ziren. Nafarroako Duatloi Txapelketako beteranoen 2. mailako txapeldunaren saria jaso zuen Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarrak, eta beteranoen 3. mailako txapeldunaren saria bere taldekide Peio Bergara altsasuarrarendako izan zen.

Bestalde, aipatu beharra dago igandean, 19:00etan, Sakana Triatloi Taldeko kideak Altsasuko Beti Iaten elkartean bilduko direla, 2019ko denboraldia prestatzen hasteko.