Aterpe naturalak

Guaixe 2018ko aza. 16a, 09:29

'Liburutegiak, aterpe naturalak' kanpainaren egitarauak aurrera jarraitzen du eta gaur, hainbat herritan, ekimen ezberdinak izanen dira

Altsasun zonaldeko sendabelarren tailerra izanen da, 17:30ean. Laura Gurbindok gidatuko du tailerra. Ziordian ukendu tailerra izanen da Aintzane Ostelartzaren eskutik, 18:00etan.

Olaztin naturaren inguruan ilustrazioak eginen dituzte Morkotsekin, gaur, 18:00etan. Astelehenean Olaztiko pagoak ezagutzeko aukera izanen da Beltx pertsonaiaren eskutik. 17:00etan izanen da tailerra. Bakoitzak bere herrian duen natur berezitasuna lantzen ari dira Beltx pertsonaiaren eskutik. Ibor Erbiti mendi ingenieriaren album ilustratua da Beltx beheko basoan eta Sakanako haritzen istorioa kontatzen du. 17:00etan izanen da tailerra.

Asteartean Beltx-ek Irurtzunera eginen du bidaia bertako hegazti-fauna ezagutarazteko. 17:00etan izanen da tailerra. Eta Altsasun Juan Goñik "Los bosques que llevo dentro" liburuaren aurkezpena eginen du, 19:00etan. Goñik basoak entzuteko, begiratzeko eta sentitzeko gomendioa egiten du Los bosques que llevo dentro liburuaren bidez. Basoek sorraraziko sentimenduekin istorioak sortu ditu idazleak.

Azaroaren 22an, ostegunean, Beltx-en okilen inguruko tailerra izanen da Ziordiko liburtegian, 18:00etan. Etxarri Aranatzen haurrendako birziklatze tailerra izanen da 19:00etan eta Olaztin Ion Berasategik Everest. Porque esta ahi liburuaren inguruko hitzaldi-solasaldia eginen du.

Azaroak 16, ostirala
17:30. ALTSASU
Zonaldeko sendabelarren tailerra, Laura Gurbindoren eskutik
18:00. ZIORDIA
Ukendu tailerra Aintzane Ostelatzarekin.
18.00. OLAZTI
Natur ilustrazio tailerra Morkots-en eskutik.

Azaroak 19, astelehena
17:00. OLAZTI
"Olaztiko pagoak" haurrendako tailerra Beltx-en eskutik.

Azaroak 20, asteartea
17:00. IRURTZUN
"Hegazti-fauna" haurrendako tailerra Beltxen eskutik.
19:00. ALTSASU
Los bosques que llevo dentro Juan Goñiren liburu aurkezpena.

Azaroak 21, asteazkena
20:00. ARBIZU
Naturari buruzko dokumentala:"Aralar munduko leku den lurra".

Azaroak 22, osteguna
18:00. ZIORDIA
"Okilak" haurrendako tailerra Beltxen eskutik.
19:00. ETXARRI ARANATZ
Haurrendako birziklatze tailerra.
20:00. OLAZTI
Everest. Porque esta ahi liburuaren aurkezpena Ion Berasategiren.