Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 3. jardunaldia

Guaixe 2018ko aza. 16a, 09:02

Kimuen 3. jardunaldia igandean jokatuko da, Etxarri Aranatzen

Abian dira Sakanako Futbol Topaketak, Dantzalekun. Jakina denez, Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Asteburu honetan, zehazki, kimuen mailako 3. jardunaldia jokatuko da, Etxarri Aranatzen.

Sakanako Futbol Topaketak. Kimuen 3. jardunaldia
Igandean, Etxarri Aranatzen:
10:00    Urdiain – Tipi Tapa
11:15    Etxarri Aranatz 1 – Lagun Artea 07
12:30    Etxarri Aranatz A – Lagun Artea 08