Arregi gogoan

Guaixe 2018ko aza. 15a, 16:16
Etxarri Aranatzen dagoen oroigarria.

Igandean 39 urte bete ziren Mikel Arregi Marin Guardia Civilaren tiroz hil zela. Urteurrena gogoratuz, senideak Etxarri Aranatzen dagoen oroigarrira, Jose Ramon Andaren eskulturara joan ziren eta han lore eskaintza egin zuten. Arregi eta lagun batzuk Ziorditik bueltan zetozen, Lakuntzako Pertza eguneko tripotak ordaintzetik. Etxarritik pasatzerakoan, Guardia Civilak autoa tirokatu eta zinegotzi gaztea hil egin zuen. Bertsio ofizialaren arabera lakuntzarrek Etxarrin zegoen kontrola saltatu zuten. Lekukoek, ordea, han kontrolik ez zegoela eta guardia civilak autoa zuzenean tirokatu zuela esan zuen.