Ikasleen Urbasako ginkana

Guaixe 2018ko aza. 17a, 11:24

Sakana Lanbide Heziketa institutuko Mendi eta Eskaladako zikloko ikasleek Urbasara irteera antolatu zuten Altsasu eta Olatzagutiko ikasleendako. Asteartean izan zen txangoa. Gainera, Montes Solidariosko kideek oinez ibili ezin duen ikasle batendako aulki berezi bat ekarri zuten ikasle horrek ere gainerako guztiekin batera ginkanan eta aurrez prestatutako ibilaldian parte har zezan.

Guztira 60 pertsona inguruk parte hartu zuten LHko ikasleek antolatutako jarduera. Ekimenak hainbat helburu zituen: inklusioa, ikasketa esanguratsuak egitea, komunitateari laguntza eskainiz ikastea, inguruaren ezagutza, kirola… Parte-hartzaileek ekintzaren antolaketa txalotu dute, eguraldiak lagun, goiz ederra pasatzeko aukera izan zutelako. Gainera, normalean mendira eurekin batera joaterik ez duen gelakideak parte hartzeko aukera izatea “oso ongi” baloratu zuten. Bukatzeko, hamaiketakoa Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek antolatu eta bideratu zuten. Horrela, institutuko ikasleek, ikasketa-zerbitzu egitasmoan parte hartu dute eta ikasi bitartean komunitateari zerbitzua eskaini diote.

Argazkiak: Olatzagutiko eskola.