Karasatorre Izeta Sariketaren finalera

Guaixe 2018ko aza. 19a, 13:51
Irurtzungo Pikuxarren egin zen Izeta Sariketaren kanporaketetako bat. @UNIBERTSOA

Mariano Izeta VIII. Sariketaren kanporaketak Irurtzunen eta Lizarran jokatu ziren. Ostiralean, azaroaren 23an, izanen da finala Elizondon

Bi sakandar zeuden Irutzungo Izeta Sariketaren kanporaketan eta batek eskuratu du Elizondoko finalerako txartela. Saats Karasatorre sailkatu zen Pikuxar Euskal Txokoan egindako saioan. Etxarriarrarekin Mikel Lasarte eta Amaia Elizagoien sailkatu ziren.

Ordu berean, Lizarran, sariketaren bigarren kanporaketa egin zen eta bertan  Josu Sanjurjo, Xabat Illardegi eta Sari Robles sailkatu ziren. Illardegik ezingo du finalean egon eta Irati Miguelk, laugarren sailkatu, egonen da bere ordez.

Finala ostiralean, azaroaren 23an, izanen da Elizondoko Arizkuenean, 19:30ean.