Etxarri Aranatzek Aibares mendean hartu zuen

Guaixe 2018ko aza. 19a, 13:03

Preferente maila. 10. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Aibares 0

Etxarri Aranatzek sailkapenean behean dagoen Aibares taldea hartu zuen igandean San Donato zelaian. Bi taldeak kiroltasun handiarekin aritu ziren eta arbitroak, Aitor Artazkozek, ez zuen txartelik atera. Etxarrik baja askorekin aritu behar izan zuen. Oso partida lehiatua izan zen, baina esan beharra dago lehen zatian ez zen gol aukera nabarmenik egon. Bigarren zatian bi taldeak gehiago aurreratu ziren eta, hortaz, gol aukera gehiago sortu zituzten. Aipatzekoa da Etxarrik bi aukera oso garrantzitsu alperrik galdu zituela. Bestalde, arbitroak Aibaresen gol bat baliogabetu zuen, jokoz kanpoko jokaldi zalantzagarri batean. Ondoren, 86. minutuan, Iñigok Etxarriren aldeko gola sartu zuen eta, horrela, hiru puntuak Etxarrin geratu ziren.

Preferente mailan Artajonesek jarraitzen du lider (19 puntu) eta Etxarri Aranatz zazpigarrena da (15 puntu). Asteburuan, hain zuzen ere, Artajones liderraren kontra ariko da Etxarri, Artaxoan.