Xotakoek Ane Begiristain gogoan

Guaixe 2018ko aza. 20a, 07:42

Beriainen hildako etxarriarra Xotako jokalari ohia zen eta asteburuko partidatan taldekide ohia gogoan izan dute

Asteburu tristea izan da hau bereziki Etxarri Aranatzen, bertakoa baitzen larunbatean Beriainen zendutako Ane Begiristain. Etxarriarra kirolari handia zen, eta hainbat denboraldi egin zituen emakumezkoen Xota areto futbol taldean, seniorretan. Irurtzungo Xota klubean Begiristain gogoan dute eta asteburuko partidatan minutu bateko isilunea gorde dute bere alde.