Nafarroako Gazteen Lau t’erdiko Txapelketan final laurdenak jokoan

Guaixe 2018ko aza. 21a, 10:00

Lekunberrin jokatuko dira, gaur, asteazkenean, 18:00etan. Oberenako Ganboa izango da gure ordezkari bakarra

Guillermo Mazo Memorialeko edo Gazteen Nafarroako Lau T’erdiko Txapelketako final zortzirenak erabaki ziren aurreko astean Etxarrenen eta Lekunberrin eta gaur, azaroaren 21ean, asteazkenean, Nafarroako Gazteen Lau t’erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dira, Lekunberrin. Ordezkari bakarra dugu, Oberena klubeko Ganboa. Txarutako Ariztegi izanen du aurkari, eta ea txapelketan aurrera egiten duen.

Final laurdenak (asteazkenean, 18:00etan, Lekunberrin)
Agirre (Erreka ) – Oskoz (Oberena)
Ballarena (Txaruta) – Apezetxea (Umore Ona)
De la Fuente (Ultzama) – Galartza (Larraun)
Ganboa (Oberena) – Ariztegi (Txaruta)