EH Bilduk atzo jakinarazi zuen Nafarroako Parlamenturako bere hautagaitza proposamena, bere kideek asteburuan berretsi beharko dutena. Jakina zen zerrendaburua Bakartxo Ruiz izanen zela. Atzo zerrendako beste 15 postu jakinarazi zituen koalizioak. Horien artean sakandar bat dago, gaur egun parlamentaria den Esther Korres altsasuarra, 12. postuan dagoena. Zerrenda agertzen ez dena egun parlamentaria den Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala altsasuarra da.