Ostiralean hasi eta abenduaren 3ra bitartean euskal herritar ugarik Euskaraldian parte harttuko dute. Eta parte hartze horrekin euren hizkuntza ohituretan eraginen dute. Euskaraldiak euskararen erabilera handitzea eta hiztunen aktibazioa bultzatzen du. Funtsean, Euskaraldiaren xedea da 11 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea ariketa horrek 12. egunetik aurrera eragina izan dezan. Proiektuaren oinarrian azken urteotan hainbat herritan izandako aktibazio esperientzia arrakastatsuak daude.
Horretarako, bi rol proposatzen ditu euskaraldiak: Ahobizi eta Belarriprest. Ahobizi izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz eginen diete. Era berean, ezezagunei, lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete eta ulertzeko gaitasuna dutenekin euskaraz jarraituko dute. Belarriprest izatea erabakitzen dutenek, berriz, 11 egun horietan euskaraz dakitenei beraiekin euskaraz egitea eskatuko diete, nahiz eta hauek erdaraz erantzun. Belarriprest izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.